Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

01/06/2016

Santa Maria Katedralaren elizpeak Luis Aramburu musika-eskolako ikasleen ikasturte-amaierako kontzertua hartuko du

2016/06/01 19:15ean hasiko da kontzertua, eta sarrerak agortuta daude jada

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 1a.- Vitoria-Gasteizko Luis Aramburu musika-eskolak Santa Maria Katedralean egingo du beste urtebetez ikasturte-amaierako kontzertua. Oraingo honetan, 19:15ean hasiko den errezitaldia hartuko du bihar elizpeak, eta zentroan ikasten duten ehunka ikaslek hartuko dute parte bertan.

Aurreko urteetan bezala, ikasleek, azken hilabeteotan Alde Zaharreko udal eskola horretan musika ikasten aritu ostean, hainbat pieza joko dituzte eta ikasturtean zehar egindako aurrerapenak erakutsiko dituzte.   Zehazki, berrehun ikaslek hartuko dute parte, eta, besteren artean, Byrd, Bach, Buxtehude, Monteverdi eta Bingen Mendizabalen piezen errepertorioa joko dute.   Elizpea beteta egongo da, gonbidapenak dagoeneko agortu dira-eta