Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

24/08/2016

Asteburu honetan Santa Mariako plaza udako zinema batean bihurtuko da

2016/08/24 Santa Maria Katedrala Fundazioak eta Laboral Kutxak antolatua eta Kultura Kalean elkartearen lankidetza izan duen ‘Zinema elizpean’ ekitaldiak ostiral eta larunbat gauetan bi proposamen zinematografiko interesgarri gozatzeko aukera eskainiko du

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 24a.- Asteburu honetan Santa Mariako plaza udako zinema batean bihurtuko da. Zaharberritze lanen ondoren, gune honek Alde Zaharrean bizi diren auzokoentzako aisialdirako aukera ugari eskaintzen ditu eta Santa Maria Katedrala Fundazioak bere kultura eskaintzan gehitu egin du.
Horrela, Laboral Kutxaren eta Kultura Kalean elkartearen laguntza eta lankidetzari esker, ‘Zinema elizpean’ ekimena jaio da. Ostiral eta larunbat gauean, elizako elizpera sartzeko atea estaltzen duen olana filmak proiektatzeko pantaila erraldoi batean bihurtuko da. Lehen filma, ostiralean, ‘Iparraldeko Norman’ izango da, musika eta abestiz blai dagoen euskarazko animazio film bat, haurrentzako zuzendua. Bere etxean, artikoan, luxuzko etxeak eraiki nahi dituen eraikitzaile baten atzaparretatik bere etxea salbatzeko New Yorkera doan hartz zuri baten istorioa kontatzen du. Bestalde, larunbatean, ‘Dios mío, ¿pero qué te hemos hecho?’ komedia frantses barregarria gozatu ahalko da, 2014. urtean 12 milioi ikusle baino gehiagorekin jatorrizko herrialdean errekorrak hautsi zituen filma da eta Europako filmik onenera izendatua izan zen Goya sarietan.
21:30ean hasiko dira bi proiekzioak. Plazan barrena berrehun aulki jarriko dira eta edukiera eskaeraren arabera handitu ahalko da. Sarrera librea izango da.

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago