Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

16/09/2016

Santa Maria Katedrala Fundazioaren Ajarteko harrobietatik hasiko den ibilaldian parte hartzeko epea zabaldu da

2016/09/16 Tenplua eraikitzen ari zenean harrobietatik harria ekartzen zutela gogora ekartzen duen ibilaldi hau irailaren 24ean, larunbatean, izango da. Katedralaren Bisitarien Harrera Zentroan dagoeneko izena eman daiteke edo 945 255 135 telefono-zenbakian

Vitoria-Gasteiz, 2016ko iraila 16an.- Hamargarren urtez jarraian, Santa Maria Katedrala eta Goiena mendi-elkarteak Harriaren Bidean barrenako ibilaldi herrikoiak antolatu dituzte, Ajarte eta Arabako hiriburua lotzen duen ibilbidea. Gasteizko tenplua eraikitzeko erabilitako harriak Trebiñuko Konderriko herri horretako harrobikoak izatean datza berezitasuna. Ohikoa denez, ibilaldia irailaren 24an egingo da, hirigune historikoan izango den Erdi Aroko Azokarekin batera.

 

Ajarte Trebiñuko Udaleko herri txiki bat da eta ia ez da inor bizi. Gasteizko mendietatik gertu dagoenez, duen ikuspegi bikainaz gainera, bertako harrobietakoak dira Gasteizko elizetan eta Santa Maria Katedralean dauden harri asko. Hori dela eta, duela bederatzi urtetik hona, Santa Maria Katedrala Fundazioak bi tokien arteko ibilaldi bat jarri zuen martxan, katedralaren interes historiko eta artistikoa hurbileko paisaiako elementuekin, inguruko geografiarekin eta, modu berezian, historian zehar harriak Gasteizko muinora eramateko erabili izan diren bide historikoekin lotzea ahalbidetzen duena.

 

Oraingo honetan, ibilaldia irailaren 24an larunbatean, Erdi Aroko Azokaren egunean, egingo da. Egun bakoitzean autobus batek Ajarteraino eramango ditu parte hartzaileak, eta bertatik 14 kilometroko ibilbidea hasiko dute; ibilbidean zehar, ingurune naturalaz gozatzeaz gain, zeharkatzen dituzten lekuei buruzko azalpenak izango dituzte. Azalpen historiko eta paisajistakoaz gain, ibilaldian geo mago batez gozatu ahalko dugu.

 

Ibilbidea Ajarten hasiko da, partaideek garai bateko harrobiek monumentuak zaharberritzeko mehatze-baliabide gisa zer-nolako berezitasunak dituen ezagutuko dute bertan. Ajarteko muinotik eta Gasteizko mendietatik pasatzean, garai bateko harrobien bideak ikusiko dira. Gaur egun, arkeologia- eta historia-ondare direnak. Ingurunea duen balio naturalagatik nabarmentzen da. Iparraldean, pagadi itzaltsuak daude eta, hegoaldean, berriz, ameztiak, erkameztiak eta artadiak.

 

Jardueran parte hartu nahi dutenek lekua erreserbatu behar dute Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza) edo 945 255 135 telefonoan. Irteerak 8 €-ko kostua izango du, Katedralaren Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzat izan ezik. Eurek 5 € ordainduko dituzte. Hamabi urtez azpikoentzat doan izango da. 45 plaza libre egongo dira. Arabako Foru Aldundiaren lankidetza izan da ibilaldia antolatzerakoan.

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago