Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

02/01/2017

Santa Maria Katedrala Fundazioak haurrentzako Gabonetako postalen lehiaketaren bosgarren edizioa antolatu du

2016/10/26 11 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute eta Fundazioak saritutako christmas-ak erabiliko ditu Gabonak zoriontzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 26an.- Santa Maria Katedrala Fundazioak, bosgarren urtez jarraian, gaztetxoenek Gabonetako postalak diseinatzen laguntzeko lehiaketa antolatu du. Erakundeak postal horiek erabiliko ditu datozen Gabonak zoriontzeko. Parte hartu nahi duten 3 urtetik 11 urtera arteko haurrek datozen azaroaren 30era arte aurkez ditzakete beren lanak.

Gabonak iristeko bi hilabete baino gehiago falta diren arren, gaztetxoenak dibertitzeaz gain beren sormena garatuko duten ekimen batean pentsatzen has daitezen, tenplu zaharra Gabonekin lotuz. Edizio honetan parte hartzaileek tenpluaren inguruan dituzten iritziak askatasunez eman ahal izango dituzte. Tenplua hiriaren eguneroko bizitzaren zati da eta hiriaren historian funtsezko pieza bat.

Lehiaketa bi kategoriatan banatzen da: 3 eta 5 urte arteko neska-mutilena eta 6 eta 11 urte artekoena. Bakoitzak bi marrazki orijinal eta argitaragabeekin har dezake parte. Marrazkiak ohiko edozein marrazki-teknika erabiliz egin daitezke (ez da lan digitalik onartuko) eta euskarazko eta gaztelaniazko mezuak izan ditzakete. Parte hartzeko lanak azaroaren 30era arte (asteazkena) entrega daitezke Santa Maria Katedraleko Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruilleria plaza), posta arruntez bidalita edo norbera etorrita, astelehenetik ostiralera 10etatik 14etara eta 16etatik 19etara. Irabazleek eskolako material-sail bat jasoko dute.

Epaimahaiak abenduaren 5ean emango du aditzera erabakia. Kategoria bakoitzeko 3 sari emango dira gehienez. Lehiaketaren xedean aipatzen den moduan, Santa Maria Katedrala Fundazioak datozen Gabonak zoriontzeko erabiliko ditu saritutako postalak. Oinarri guztiak www.catedralvitoria.eus web-orrian kontsulta daitezke.