Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

15/11/2016

Bi begirada, aktualitateari buruzko hitzaldi-zikloa

2016/11/015 Lehenengo hitzordua bihar izango da, 20:00etan, eta Javier Garaizar EHU-UPVko Arabako campuseko errektoreordea eta Antonio Pardo Nafarroako Unibertsitateko Bioetika Saileko irakaslea izango ditu gidari.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 15ean.- Santa Maria Katedrala Fundazioak, Teologia Fakultateak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak hitzaldi-ziklo berria antolatu dute, bihar hasiko dena. Bertan, aktualitateko gaiak jorratuko dira, bi ikuspuntutatik. Javier Garaizar EHU-UPVko Arabako campuseko errektoreordearekin eta Antonio Pardo Nafarroako Unibertsitateko Bioetika Saileko irakaslearekin hasiko da "Dos miradas sobre / Bi begiradak" zikloa.

  Europa Biltzar Jauregiak hartuko du aipatu zikloa, eta, bertan, aktualitateko gai bati buruzko solasaldia egingo dute bi adituk. Bihar hasita maiatzera bitartean, bost hitzordu egongo dira; horietan, bioetikari, gizarte-eskubideei, Bibliari, Gasteizen jatorriei eta Elizari eta bakegintzari buruz hitz egingo da.  

"Dos miradas sobre /Bi begiradak" izenburupean, bihar hasiko da zikloa, asteazkenean, "Bioetikaren gaineko bi begirada: aurrerapena ala mehatxua?" solasaldiarekin. Bertan, Javier Garaizar EHU-UPVko Arabako campuseko errektoreordea eta Antonio Pardo Nafarroako Unibertsitateko Bioetika Saileko irakaslea arituko dira.  

Bigarren hitzordua abenduaren 14an izango da, "Gizarte-eskubideen gaineko bi begirada: errealismoa ala utopia?" izenburuarekin. Bertan, Jose Manuel Farto Enplegu eta Prestakuntza teknikari eta SEA Arabako Enpresarien idazkari ohi nagusia eta Ramón Ibeas Gasteizko Caritaseko idazkari nagusia arituko dira.  

Otsailaren 22an, gai erlijioso baten inguruan eztabaidatuko da. Zehazki, izenburu hau edukiko du hitzaldiak: "Bibliaren gaineko bi begirada: literatura ala agerkundea?". Bertan, Txerra Díez Unzueta Radio Vitoriako kazetari beteranoa eta Joseba González Zugasti hiriburu arabarreko Teologia Fakultateko Eskritura Santuetako irakaslea arituko dira.  

Martxoan jada, hilaren 15ean, Ramón Loza historialari eta arkeologoaren eta Mikel Pozo Historiako doktorearen txanda iritsiko da, eta protagonista izango dira "Victoriacum: Gasteizen aitzindaria?" solasaldian. Bertan, Ismael Garcíarekin batera, Leovigildo errege bisigodoak 581. urtean Victoriacum izenarekin sortu zuen hiriak Gasteizko muinoko lehen egonlekuarekin bat egiten duelako ideiaren egiantzekotasuna aztertuko dute.

Zikloa maiatzaren 10ean itxiko da, "Elizaren eta bakegintzaren gaineko bi begirada: zubia ala lubakia?" solasaldiarekin. Ángel María Unzueta Bilboko bikario jenerala eta José María Ortiz de Orruño EHU-UPVko Historiako irakaslea izango dira hizlariak.  

Hitzaldi guztiak egingo dira Europa Biltzar Jauregiko Gasteiz aretoan, arratsaldeko 20:00etan, doako sarrerarekin, aretoa bete arte. Ziklo honek Gasteizko Udalaren kolaborazioa du.