Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

08/12/2016

Bisita Erdi Aroko harresira, abenduaren 8an

2016/12/08 Ez da aurrez erreserbatu behar.

Hurrengo abenduaren 8an, ostegunean, Sortze Garbiaren jaiegunean, ate irekien eguna egingo da Erdi Aroko harresian. Egun horretan, 11:30ak eta 13:30ak bitartean, nahi duen orok bisitatu ahal izango du jatorrizko tartea, sarrera librearekin (sarbidea Harategi kantoian dago).
Zaharberritutako azken tartean, 20 minutuko doako bisita gidatuak egingo dira (sarbidea Frai Zacarias Martinez kalean dago). Ez da aurrez
erreserbatu behar.