Gaurkotasuna

Jarduerak

30/05/2018

Emanaldiak: Luis Aramburu Musika Eskolako ikasleekin

Gonbidapenak: Katedraleko Bisitarien Zentroan, Santa Maria Kantoian 3

Aurreko urteetan bezala, ikasleek, azken hilabeteotan Luis Aranburu Eskolan musika ikasten aritu ostean, kontzertuak emango dituzte Santa Maria Katedralaren elizpean, ikasturtearen amaiera dela eta.

Maiatzak 30, asteazkena, piano ikasleen txanda zango da. Musika-tresna dotore hori kalera aterako dute bertaratzen direnei programa zoragarriarekin atsegin ematek. Bestetik, maiatzak 31, ostegunean, jada tradizioa den ikasturte amaierako errezitaldia izango da, non diziplina desberdinetako ikasleek musika-tresnekin ikasitakoa erakutsiko dieten entzuleei.

luis aramburu