Gaurkotasuna

Jarduerak

08/09/2018

Kontzertua: Alberto Arteta, 'Laurok'

Aparteko saxofonista, Iruñetik eta Amsterdametik bide egiten ari dena.

2014. urtean ‘Bat’ kaleratu zuen, bere izena zeraman lehen diskoa, Alberto Arteta Group taldearekin. ‘Bat’ diskoaren arrakastaren ondoren, ‘The Legacy’ kaleratu zuen 2016an, bere musika ibilbidean puntu eta jarrai eginez. Gaur egun, musikaria eta jazz-saxofoi irakaslea da aldi berean, Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolan, eta horrez gain hainbat musika proiektutan parte hartzen du, besteak beste honako hauetan: Alberto Arteta Group, Jazzy Leap Band, Kike Arza Trío, Anaut, Jean Marie Ecay Quartet, Jorge Garrido Trío, Kike Arza Quintet eta Ulrich Calvo Group

Argibide gehiago eta salmenta www.abiertoporconcierto.eus

Concierto