Gaurkotasuna

Jarduerak

20/12/2018

Santa Maria katedralak Gabonetako oratorioa hartu du, Arabako Abesbatza Sinfonikoaren eskutik

Gabonen harira antolatu diren askotariko kultur proposamenen baitan kokatzen da kontzertua 

Gabon hauetan, hainbat musika-proposamen oso interesgarriren agertokia izango da Santa Maria katedrala. Lehena bihar izango da, ostegunean, 19:30etik aurrera, eta Gabonetako ohiko pregoia jasoko du. Halaber, garai horri buruzko literatura testuak irakurriko dira. Ondoren, Arabako Abesbatza Sinfonikoaren txanda iritsiko da, zeina Alberto Saenz Puentek zuzentzen duen. Camille Saint Saëns-en Gabonetako oratorioa interpretatuko du, solista hauek lagunduta: Ainhoa López de Munain (sopranoa), Garazi Alvarez (mezzosopranoa), Uxue Ezeiza (kontraltoa), David de Oliveira (tenorea), Jon Imanol Etxabe (baritonoa), Casandra Álvarez (organoa) eta Javier Pérez de Azpeitia (pianoa). Katedralaren erdiguneko nabea izango da agertokia, eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte. 


Asteko bigarren hitzordua igandean izango da, abenduaren 23an. Bada, Aitzina Folk ekimenak sei urte daramatza ataxia telangiektasia gaixotasun arraroa dutenen aldeko jaialdi solidarioa antolatzen, eta ekimen horren esparruan antolatu da katedralerako bisita musikala. Sarrera doakoa izango da, eta Aiztogile kaleko 95. zenbakitik sartu beharko da. Bertan, nahi duenak kripta, zimenduak eta habea nagusia bisitatu ahalko ditu, musika klasikoa zuzenean entzutearekin batera. 19:00etan hasiko da. Bost talde edo bakarlari hauekin gozatuko da bisitaz: Krisketa folk taldea, Aritz Casavieja (munduko hariak), Ane Arteche eta Patxi Villén duoa (arpa eta uilleann pipe irlandar gaita), Gorka Bravo Barreiro (zarrabetea) eta Poppea&Nerone ensamble (antzinako musika jotzen duen taldea).


pregon
Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago