Gaurkotasuna

Jarduerak

23/12/2018

Santa María Katedralako bisita libre musikala

Aitzina Folk ekitaldiaren arira, sei edizio daraman eta ataxia telangiectasia gaixotasuna pairatzen dutenen aldeko jaialdi solidarioa, 

Abenduaren 23an antolatu da katedralerako bisita musikala. Sarrera doakoa izango da, eta Aiztogile kaleko 95. zenbakitik sartu beharko da. Bertan, nahi duenak kripta, zimenduak eta habea nagusia bisitatu ahalko ditu, musika klasikoa zuzenean entzutearekin batera. 19:00etan hasiko da. Bost talde edo bakarlari hauekin gozatuko da bisitaz: Krisketa folk taldea, Aritz Casavieja (munduko hariak), Ane Arteche eta Patxi Villén duoa (arpa eta uilleann pipe irlandar gaita), Gorka Bravo Barreiro (zarrabetea) eta Poppea&Nerone ensamble (antzinako musika jotzen duen taldea).

aitzina