Gaurkotasuna

Jarduerak

29/06/2019

Kontzertuan eta irekita: Mara

Mara ez da fadoa soilik, ez eta kantua edo folka bakarrik ere. Musika portugaldarra da, eta tokiak, berak zapaldutako tokiak beti


Mara nahia da, grina eta ametsa. Abesten duena eskaini ahal izateko eraikitzeko nahia. Zor zaion tokian hazteko grina. Iragana konpondu eta egun berria berrasma daitekeela sinesten jarraitzeko ametsa. Kantu-ikasketak Jb Jazz eskolan. Musika-proiektua ospitaleetan. Hemen, Há Baile. Soinu-bandak eta dantza-ikuskizunak. Mara beti da partekatzea. Amilcar Vasques-Dias piano-jotzailearekin partekatzea. Bons Sons jaialdian partekatzea. Ronda dos Quatro Caminhosekin eta Lisboako Orquestra Sinfoniettarekin partekatzea. Antonio Chainho maisuarekin edo Duarte fado-abeslariarekin partekatzea. Luis Pucarinhoren eta Carlos Menezes-en diskoetan parte hartuz partekatzea.

2009an, bere sustraietara itzuli zenean, Alentejo eskualdera, Marak bere izenera eraman zuen musika portugaldarraren proiektu hau: ‘Folha de rosto’ albuma (Azaleko orria).

Argibide gehiago eta salmenta www.kontzertuanetairekita.eus

mara