Gaurkotasuna

Jarduerak

06/07/2019

Kontzertuan eta irekita: Lucas Masciano

Gasteizen izango da 80ko hamarkadako Land Rover zahar batean (‘La Kalinka’ goitizena duenean) munduari bira eman ondoren, hainbat kontzertu eman eta bere bizitza musikalari buruzko disko-liburu bat idatzi eta gero.

Chivilcoyn (Buenos Aires) jaio zen, 1977an. 8 urte zituela hasi zen jotzen, lehenengo gitarra-eskola jaso zuenean. Buenos Airesen, kantua, pianoa eta gitarra ikasi zituen. Argentina utzi eta Espainiara hegan egin baino hiru egun lehenago idatzi zituen “Al diablo con todo” abestiaren hitzak.

2010ean, Siempre y cuando sobre todo diskoa argitaratu zuen (Elefantito Records, warner Chapell), Madrilen zuzenean grabaturikoa, eta iberiar penintsulan musika-taula espainiarreko abeslariekin eta lagunekin batera egindako zortzi urteko ibilbidean sortutako abesti onenak bildu zituen bertan. Bada, lagun horien artean daude, besteak beste, Rebeca Gimenez, Rafa Pons, Shuarma Elefantes taldeko burua, Pereza taldeko Ruben Pozo, Pancho Varona eta Antonio Garcia de Diego, David Otero eta Lidia Guevara.

2015ean, zortzigarren diskoa kaleratu zuen, De París a Transilvania izenekoa (Ocho Records), eta India iparraldetik hegoaldera zeharkatzen ari zela konposatu zuen ia oso-osorik. Diskoa konposatu bezalaxe grabatu zuten: errepidean. 

Urte hartan bertan, lehenengo liburua idatzi zuen: Mi viejo libro de viaje. 2016an, bederatzigarren albuma aurkeztu zuen, Todo el mundo entero, disko fresko, ibiltari, koloretsu eta sakona.

Argibide gehiago eta salmenta www.kontzertuanetairekita.eus

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago