Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

14/09/2019

Kontzertua: Ensemble Sangineto

Beren garaiko soinuekin ohituta, Europako tradizioa ikuspegi modernoarekin berrinterpretatzen eta berreskuratzen du musika-proiektu honek, musika-tresna tradizionalen erabilera berriekin esperimentatuz.

Argibide gehiago eta salmenta www.kontzertuanetairekita.eus

Etengabeko bilakaeran dagoen proiektua da, aldakorra, eta jazzetik, kantu gregorianotik, musikaletik eta musika zeltiarretik zertxobait ere baduten musika-moldaketak dauzka. Ikuskizunean, ikus-entzuleak hasiera-hasieratik egiten du ihes hitzek gogorarazten dituzten urrutiko paisaietara. Salterioaren ezkutuzko soinuaren eta harparen arteko konbinaketa zoragarria, ahotsen fusio magikoa, eta, bereziki, Caterinaren ahotsaren epeltasuna, gure pentsamendu ezkutukoenak ere laztantzeko gai dena... 

Ametsezko atmosfera. Benetakotasunarekin inguratzen gaituzten dardara bizien garaipena. Tradizioaren sustraiak erritmo modernoekin ezin hobeto nahasten dituen koktel magikoa.

Abierto por concierto