Gaurkotasuna

Jarduerak

28/09/2019

Harriaren Ibilbidea, Ajarte herritik Santa Maria Katedralera doan ibilbidea

Tenplua eraikitzen ari zenean harrobietatik harria ekartzen zutela gogora ekartzen duen ibilaldi hau irailaren 28an, larunbatean, izango da. Katedralaren Bisitarien Harrera Zentroan (Santa Maria Kantoia 3)  dagoeneko izena eman daiteke edo 945 255 135 telefono-zenbakian.

Ohikoa den bezala, hiriko Erdi Aroko merkatuarekin batera,irailaren 28an, larunbata, Harriaren ibilbidearen XII edizioa egingo da; Axarte (Trebiñuko Konderrian) eta Arabako hiriburua batzen dituen bidea. Axarte herri txikia da, ia biztanlerik gabe, eta Gasteizko mendien sekulako ikuspegia du. Bertako harrobietatik datoz Arabako hainbat elizen harriak; esaterako, Santa Maria Katedralekoak.

Egun horretan, udalerri biak batuko dira, interes historikoa eta tenpluaren interes artistikoa beste elementurekin uztartuta: inguruko paisaia, eremuko geografia, eta, are gehiago, historikoki harria Gasteizera eramateko erabilitako bideak. Goiena mendi taldearen gidak izango dira bertan. 

Informazio gehiago eta erreserbak: Katedraleko Bisitarien Zentroa edo 945 255 135

Prezioa: 6€, 3€ bazkideak.

camino de la piedra
Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago