Gaurkotasuna

Jarduerak

04/10/2019

Elkartasunezko kontzertua: Easo Abesbatza

Sarrerak: 10 euroko dohaintza, Katedralaren Bisitarien Zentroan eta www.wearelikeyou.org

Santa Maria Katedralean Easo abesbatzaren emanaldi solidarioa egongo da urriaren 4an We are like you proiektuaren baitan. Proiektuaren xedea da gaixotasun mentalak dituzten Liberiako emakumeei laguntzea. Aita Menni ospitalea elkarlanean aritzen da Monroviako Ahizpa Ospitalarioen Zentroarekin gaixotasun mentalak dituzten emakumeei laguntzen, komunitatean berriro integratzeko laguntza eskaintzen. Proiektuak Liberiako Osasun Ministerioaren, MOEren eta alorreko zenbait nazioarteko erakunderen aintzatespena lortu du. Aita Menni ospitalearen diru-laguntzekin finantzatzen da, baita elkarte, enpresa eta partikularren ekarpenekin, tartean, emanaldi hau. Jasotako zenbateko guztia helburu honetarako emango da.

Dokumentuak

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago