Gaurkotasuna

Jarduerak

01/12/2019

Santa María Katedralako bisita libre musikala

Aiztogile kaleko 95. zenbakitik sarbidea, aretoa bete arte. Iritsiera-ordena errespetatuko da.

“Nativitas” eta “Bóreas Cámara” taldeek egingo dituzte emanaldiak, eta baita Xabier Martínez de Otxagabia biolin jotzaileak ere, katedraleko hainbat gunetan, kriptan edo erdiko nabean, esaterako, bisitarientzat esperientzia paregabea sortzeko.

“Nativitas” lau folk musikari ezagunen apustu berria da. Horien artean azpimarragarria da Carlos Soto Celtas Cortos taldearen sortzailea. Gabon kanta klasikoak berreskuratu nahi ditu, kultura anglosaxoiaren nagusitasunari aurre egiteko. “Bóreas Cámara” taldeari dagokionez, haizez, sokaz eta perkusioz osatutako esperientzia luzeko ganbera orkestra txikia da. Lotura estua du Arabako kulturarekin, eta gauza bera gertatzen da Xabier Martínez de Otxagabia biolin jotzailearekin.

Aitzina Folk, aurten zazpigarren edizioa beteko duen musika jaialdi solidarioa da. Emanaldiak egingo dira Gasteizko eta Arabako hainbat tokitan, abenduko asteburuetan batez ere. Helburua Aefat-en lana diruz laguntzea da. Ataxia Telangiektasia gaixotasun arraroak jotako familiak biltzen dituen elkartea da Aefat.

Aitzina Folk-en jatorria, AT gaixotasuna zuten Hodei eta Jon Arabako haurrengan dago, gaixotasunaren azterketa sustatzeko, gizartea kontzientziatzeko eta gaixotasuna jasaten dutenen gizarteratzea bultzatzeko. Iaz, sarreren salmentatik eta dohaintzetatik 45.000 euro lortu zituzten. Doako jarduerei, abenduaren 1ean katedralera egingo den bisita musikal libreari, besteak beste, dagokienez, joaten direnek, nahi badute, diruz laguntzeko aukera izango dute, bertan jarriko den “itsulapikoaren” bitartez.

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago