Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

16/12/2019

Santa Maria Katedraleko Atariak Fundazioari eman zaion Europako 2019ko Arkeologia Ondarearen Sariaren banaketa ekitaldia jaso du

Ramiro González Arabako Diputatu Nagusi eta Fundazioako Presidenteak jaso du saria Felipe Criado Boado Arkeologoen Europako Elkarteko (EAA) Presidentearen eskutik, erakundeen ordezkaritza zabala bertan zirela.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko abenduaren 16an.- Santa Maria Katedrala Fundazioak, 2019ko Europako Arkeologia Ondarearen Saria jaso du gaur Katedraleko Elizpean Felipe Criado Boado Arkeologoen Europako Elkarteko (EAA) Presidentearen eskutik. Saria joan den irailaren 4an iragarri zen Bernan. Ramiro González Arabako Diputatu Nagusi eta Fundazioko Presidentea izan da saria jasotzearen arduraduna, Agustin Azkarate EHU/UPVko ondare arloko Ikerketa Taldeko eta Kultur Paisaiaren eta Ondarearen  UNESCO Katedrako Zuzendariarekin batera.

Ekitaldiak erakundeen ordezkaritza zabala izan du, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntz Politika Sailburua buru zela. Bera izan da ekitaldiari hasiera eman diona. Beste batzuen artean, Juan Carlos Elizalde Vitoria-Gasteizko Gotzaina, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko Alkatea, Pedro Elosegui Arabako Batzar Nagusietako Presidentea, eta Jesús Loza Gobernu Ordezkaria egon dira ekitaldian. 

Bere esker oneko hitzaldian, Ahaldun Nagusiak eskerrak emateko hitzak izan ditu EAArentzat, arkeologia arloko Europako erreferentziazko erakunde nagusiarentzat, Fundazioak aurrera daraman lanarengatik. Halaber, “ondarea kontserbatzeko modu berrian Europako erreferente bilakatu gaituen proiektu paregabearen” indarra azpimarratu nahi izan du.