Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

01/07/2020

Itzuli dira Katedralera eta harresira egiten diren bisita gidatuak

Uztailaren 1etik aurrera berriro jarri dira martxan Katedralera eta Harresira egiten diren bisita gidatuak

Taldeak 15 pertsonakoak izango dira gehienez, eta bisita libreetarako ezarri diren segurtasun neurrietara egokitu beharko dira: maskara eta eskularruak erabiltzea, pertsonen arteko tartea gordetzea eta bisitaren noranzko bakarra errespetatzea.

Bisitak berreskuratzea oso garrantzitsua da Fundazioarentzat, hori baita bisitariek gehien eskatzen duten jarduera, itxialdian jaso ziren kontsultetan eta eskarietan argi ikusi den bezala.

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago