Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

18/12/2020

Santa Maria Katedralak kultura jardueren eskaintza zabalduko du Gabonetara begira

Santa Maria Katedrala Fundazioak bere Errealitate Birtualeko programa indartu du berriro oporraldi garairako, eta, gainera, haurrentzako tailer berriak eta bisita karakterizatuak gehitu ditu.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko abenduaren 17an.- Santa Maria Katedrala Fundazioak, pandemia kontrolatzeko indarrean dauden neurrietara egokituta egongo den eta Gabonetako oporraldi osoan zehar garatuko den jarduera seguruen programa berezia jarriko du abian.

Lehenik eta behin, jardueren programak Errealitate Birtualeko Esperientzia indartzea aurreikusten du, Gabonetako saioak bikoiztuz, goizez (11:30) eta arratsaldez (17:00) eskainiz, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik.

Halaber, 7 eta 10 urte bitarteko haurrentzako Bisita-Tailerrak antolatuko dira. Bisita-Tailer horietan katedral osoa ikusiko dute eta jarduera plastiko bat egingo dute: "2021erako agenda bat sortzea eta diseinatzea". Parte hartzen duten haurrek beren eskuekin egingo dute elaborazio-prozesu osoa, enkoadernaziotik, zigilu bidezko estanpazio-tekniken bitartez azala diseinatu arte. Tailer horiek abenduaren 28an, 29an eta 30ean eta urtarrilaren 2an eta 4an egingo dira, 11:00etatik 13:00etara.

Haurrentzat, baita ere, bisita karakterizatu bat antolatuko da katedralera, “Pilares Doktorea” protagonista izango duena. Jarduera 5 eta 8 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, eta katedral batean aplikatu behar diren zaintzak nolakoak diren jakiteko aukera izango dute. Jarduera horrek 75 minutu iraungo ditu, eta saioak abenduaren 28an eta 29an eta urtarrilaren 3an eta 4an, 17:30ean, izango dira. Bisitan, adingabeek ezin dute lagunduta egon, baina helduek bisita paralelo baterako izena eman dezakete.

Era berean, katedralera eta harresira egiten diren bisita gidatuekin jarraituko da. Talde bakoitzean gehienez 6 lagunek parte hartu ahal izango dute. Taldeen edukiera osatuz gero, bisita audio-gidarekin egin ahal izango da.

Jarduera eta prezio guztiak eta erreserben kudeaketa katedralaren webgunean (www.catedralvitoria.eus) edo 945 255135 telefono-zenbakian kontsulta daitezke.


Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago