Gaurkotasuna

Jarduerak

13/09/2021

Magialdia Katedralaren elizpean

Linterna magiko bat Elizpean, Sergi Bukak gidatuta.

Saioa 20.300etan hasiko da eta gonbidapenak 18.00etatik aurrera banatuko dira Santa Maria Plazan

Ohi bezala, Santa Maria Katedrala izango da aurten 33. edizioa beteko duen Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdiaren agertokietako bat. Berrikuntza nagusietako bat, hain zuzen ere, Katedralaren elizpean egongo da. Irailaren 13an, 14an eta 15ean oso leku berezia izango da, bertan “Linterna Magiko” bat instalatuko baita. Diapositiben proiekzioan oinarritzen den eta zinemaren aitzindaritzat hartzen den aparatu horrek ikuskizun deigarria eta didaktikoa ekarriko du. Informazio gehiago eta sarreren erreserba magialdia.com helbidean.