Gaurkotasuna

Argitalpena

16/09/2021

Ondare historiko-arkitektonikoaren gaineko jardunbide egokien laburbilduma

Argitalpen hori, arlo horretako profesionalen lanean lagungarria izateko asmoz egin da, baina herritarrak kontzientziatzeko eta haientzat ikusgai egiteko tresna izateko ere bai.

Eskuliburuak eraikuntza historikoetan egindako esku hartzeak ditu gai nagusia eta haren asmoa da ondare eraikian obrak egiten dituzten profesionalen lanean lagungarria izatea, arau esparrua eta nazioarteko eremuen ikuspegia eskaini nahian, baita zerbitzuaren esperientzia aldi luzean bereganatutako jardunbide egokiak ere.

Nola heldu beharko litzaiokeen ondasun higiezin desberdinetan esku hartzeko prozesuari, eta zeintzuk diren erabil daitezkeen irizpide eta soluzio teknikoak, liburu honetan erantzun nahi zaien galderak dira, kontuan edukiz ondasun horien kontserbazioak hainbat jakintza-alorren elkarlana duela oinarri.

Halaber, lan honek Arabako ondare eraiki aberatsa ikusgai egiteko eta hartaz kontzientziatzeko tresna ere izan nahi du, askotan, bere hurbiltasun eta egunerokotasunagatik, oharkabean gera daiteke eta.

Laburbilduma hau eta beste argitalpen interesgarri batzuk Arabako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Arkitektonikoaren Zerbitzuaren webgunetik deskarga daitezke https://web.araba.eus/eu/kultura/historia-eta-arkitektura-ondarea/ikerketak

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago