Gaurkotasuna

Jarduerak

09/11/2021

Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa 2021 Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien eta Gazte Sarien emate ekitaldia

Leku kopurua mugatua dela eta, nahitaezkoa da aurretik izen-ematea www.eusko-ikaskuntza.eus. Baieztapena jaso duten pertsonek soilik sartu ahal izango dira ekitaldian, beharrezkoa izanik jakinarazpen hori sarreran erakustea.

Datorren azaroaren 9an 2021ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria Agustín Azkarate Garai-Olauni emango zaio. Era berean, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria banatuko zaio Ane Zulaika Aranbururi "Emakumeak Blai" lanarengatik. Biek jasoko dute saria arratsaldeko 17.30 Gasteizko Santa Maria Katedralean.