Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

18/08/2022

Vitoria-Gasteizko naziarteko XV. musika jaialdia

Luis Aramburu Eskolarekin eta Fundación Vital Fundazioarekin batera antolatuta. 

Jaialdi hori gazteei eta haien musika eta giza prestakuntzari dago zuzenduta batez ere, nazioarteko talde ospetsuen kontzertuak eta ekitaldiaren egunetan emango diren maisu-klaseetako ikasleen kontzertuak konbinatuz.

Aurten kontzertuak Gasteizko Bakarlariak Taldearen eskutik etorriko dira abuztuaren 16an eta 18an, flautarako (Beethoven, Haydn, Mozart) eta hari laukote eta klarineterako (Mozart, Brahms) boskote garrantzitsuenetako batzuk ezagutzera emanez. Era berean, asteartean, abuztuak 23, Sugaar Ensemble taldearen txanda izango da.

Abuztuaren 16tik aurrera Luis Aramburu eskolan hartu beharreko sarrerak, erreserba info@vitoriamusic.com helbidean (izena, abizenak, sarrera kopurua) entzunaretoa bete arte (200 plaza). 3,50 dohaintza FCIMVrentzat.