Gaurkotasuna

Jarduerak

13/05/2023

Poetak maiatzean: Gu gabe ere

"Gu gabe ere" poema liburuaren eszena gaineko hedatze da emanaldia, batik bat, Itziar Ugarte Irizarren testuak eta Mikele Landa Eigurenen ikus-entzunezkoak uztartzen dituena.

Maiatzak 13, larunbata, 19:30ean. Santa Maria Katedralaren elizpean. Sarrera libre aretoa bete arte.

Hala, naturaz bi muturretan egon daitezkeen bi lengoia —poetikoa eta zinematografikoa— uztartzen ditu proposamenak; irudiek hitz poetikoa jasotzeko bidea irekitzen dute —edo alderantziz, nola jakin.

Elias Querejeta zine eskola kolaborazioarekin.


Itziar Ugarte Irizarren (Oñati, 1996)

Kazetaria da ‘Berria’ egunkariko kultura sailean, eta beste hainbat agerkaritarako ere idatzi izan du —‘Argia’ eta ‘Jakin’ aldizkarietarako, tartean—. Itu Banda talde literarioko kide izan zen —haiek sustatutako ‘Lekore’ aldizkarian eman zituen argitara bere lehen literatur lanetako batzuk— eta ‘Gu gabe ere’ (2021, Espainiako Kritikaren saria, Lauaxeta saria) da bere lehen poema liburua. ‘Beraneantea’ ipuinarekin (2020) Bilboko Gabriel Aresti literatur lehiaketan sari bat lortu zuen. Edizio lanetan ere aritzen da Susa argitaletxean.


Mikele Landa Eigurenen (Ea, 1995)

Zinemagilea eta kazetaria da, eta Itu Bandako kide izan zen bera ere. “Noizko basoa” (2022) film laburra Donostiako Zinemaldian aurkeztu berri du, eta bertako zein nazioarteko jaialdietan ikusiko da datorren hilabeteetan. “Heldu” (2018) bere lehen laburmetraila Zinebi jaialdian aurkeztu zuen, eta Euskal Zine Bileran Zuzendaritza Onenaren saria jaso zuen harekin. EHUn, Karldstadeko unibertsitatean, TAIn eta EQZEn egin ditu ikasketak. EITBko ko albistegietan egin du lan eta ‘Berria’ egunkarirako ere idatzi izan du.