Gaurkotasuna

Jarduerak

26/05/2023

Emanaldia: Mairu abesbatza - Coro Florida - Coral Gurasoak - Coral Dultzinea

Maiatzak 26, ostirala, 19.45ean eta Santa Maria Katedralaren elizpean

Arabako Abesbatzen Federazioarekin lankidetzan eta Laboral Kutxaren babesarekin, Santa Mariako Elizpea lurraldeko 20 abesbatzek parte hartuko duten bost kantaldiren agertoki izango da.

Emanaldi bakoitzerako sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak aurretik jaso behar dira Katedraleko Bisita Zentroan (Santa María Kantoia 3, telf 945 255135). Kontzertu bakoitzaren aurreko asteko astelehen eta astearteetan jarriko dira Fundazioko bazkideen eskura, eta interesa duten gainerakoek asteazkenetik aurrera jaso ahal izango dituzte. 

Aurreikusitako eskaera handia dela eta, pertsona bakoitzeko 2 sarrera baino ez dira banatuko. 

Kontzertu guztiak Santa Mariako Elizpean izango dira, arratsaldeko 19:45ean hasita.