06/05/2025
Gasteizen, 2025eko maiatzaren 6an.- Santa Maria Katedrala Fundazioak Ahotsak Elizpean ekimenaren edizio berria aurkeztu du, Lurraldeko taldeak protagonista dituen musika koraleko zikloa; aurtengoa 11. edizioa izango da.
Programa finkatuta dago Fundazioaren, hiriaren eta Arabako kultura-agendan, urtero, herritar ugari erakartzen baitu maiatzean eta ekainean egiten diren kontzertuez gozatzera. Oraingo honetan, programa maiatzaren 9an, ostirala, hasiko da, Amalur Abesbatza, Ukanta Abesbatza, Enol Korala eta Badaya Abesbatzaren emanaldiarekin.
Ahotsen hurrengo hitzordua maiatzaren 16an izango da, eta protagonistak Ausartak Abesbatza, Arantzabela Abesbatza, Tantak Abestaldea eta Ahots Argiak Abesbatza izango dira.
Zikloaren erdian, Ametsak Abesbatza, Lumina Taldea, Vicente García Abesbatza eta Dultzinea Korala bilduko dira, hilaren 23an.
Azkenik, maiatzeko programa ixteko, Haritz Hostoa Abesbatza, Kataliturri Abesbatza, Zurbano Korua eta Cantacantorum Abesbatza izango ditugu maiatzaren 30ean.
Ekainean, berriz, abesbatzak izango dira hilaren 13an, eta musika koraleko zikloari amaiera emango diote Maiora Canemus, Gasteizko Lagunak, Gurasoak Korala eta Bi-hotsak Korala taldeek.
Sarrerak
Errezitaldi bakoitzerako sarrera doakoa izango da, baina aurrez gonbidapenak hartu beharko dira Bisitarien Zentroan (Santa Maria Kantoia, 3).
Kontzertuaren asteko astelehen eta asteartetan, Fundatzaileen Zirkuluko kideen eskura jarriko dira sarrerak. Bestalde, herritarrek, oro har, asteazkenetik aurrera jaso ahal izango dituzte kontzertuaren astean.
Kontzertu guztiak Katedralaren Elizpean egingo dira, eta 19:45ean hasiko dira. Jende asko biltzea espero denez, pertsona bakoitzeko bi sarrera banatuko dira.
Ekimenak 11 urteko historia bete du
Santa Maria elizpea bezalako esparru hain berezia hartzen duen musika-topaketa honen urteetako ibilbidean zehar, Lurraldeko Abesbatza heldu guztiek hartu dute parte, eta garai, erregistro eta herrialde ezberdinetako abestien errepertorioa eskaini diote publikoari, musika koralaren adierazpen guztiak irudikatuz.
Ahotsak Elizpean Santa Maria Katedrala Fundazioak Arabako Abesbatzen Federazioarekin batera bultzaturiko ekimena da, eta Laboral Kutxak babesten du.
Musika koraleko beste kontzertu bat maiatzean
Ahotsak Elizpean programatik kanpo, baina baita ere kontzertu korala izanik, beste hitzordu bat izango da Katedralean, maiatzaren 10ean, 19:30ean.
Protagonista Bilboko La Inmaculada abesbatza izango da, eta John Leavitten Jai Meza eskainiko du. Hain zuzen ere, ia 50 urteko historia duen taldea da, Eduardo Lopez de Herediak zuzendua. Gaur egun, 32 ahots misto ditu, eta mota guztietako errepertorioak jorratzen ditu: zarzuela, opera eta koru sinfonikoa. Sarrera doan izango da edukiera bete arte.