12/06/2025
• Carlos Mena kontratenorra eta Daniel Oyarzabal organo-jotzailea izango dira protagonistak uztailaren 20an katedralean emango duten kontzertuan.
• Anne Etchegoyen –Baionako Aizkoa abesbatzak lagunduta-, Miguelichi López eta Sole Giménez Santa Maria plazan arituko dira “Kontzertuan eta irekita” zikloaren barruan.
Gasteizen, 2025eko ekainaren 12an.- Santa Maria Katedrala Fundazioak eskerrak eman nahi ditu Fundazioaren 25 urteetan herritarrek emandako babesarengatik. Beraz, lau kontzertu handi antolatu ditu herritar guztientzat, eta era askotakoak eta kalitatezkoak izango dira.
25. urteurrena ospatzeko kontzertua katedralean
Lehen musika-hitzordua uztailaren 20an, igandea, izango da, 19:00etan, Santa Maria Katedralaren nabean. Nazioartean izen handia duten bi musikari gasteiztar izango dira protagonista: Carlos Mena kontratenorra eta Daniel Oyarzabal organo-jotzailea, eta haiekin batera, KUP Taldea abesbatza eta hainbat instrumentista arituko dira.
Carlos Menak zuzenduta eta “Santa María Splendens izenburuarekin, honako hauek bezalako obrak interpretatuko dituzte: Scarlattiren “Stabat Mater”, Listzen “Ave María” eta Perotin edo Tomas Luis de Victoria bezalako konpositoreen andre Mariari buruzko obrak.
Gonbidapenak uztailaren 11tik aurrera jaso ahal izango dira Santa Maria Katedrala Fundazioaren bisitarien zentroan, Santa Maria kantoiko 3an, 10:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu.
“Kontzertuan eta irekita” zikloko hiru kontzertu Santa Maria plazan
Aurten, “Kontzertuan eta irekita” zikloa Katedralaren Elizpetik aterako da, Santa Maria plazan herritar guztiei eskaintzeko. Hiru kontzertu izango dira uztailean (25ean eta 26an) eta abuztuan (2an), 19:30ean hasita. Uztailaren 25ean, ostirala, Iparraldeko Anne Etchegoyen kantari ospetsuaz gozatzeko aukera izango dugu, eta harekin batera arituko da Baionako Aizkoa abesbatza. Taldearen “Les Voix Basques” (Euskal ahotsak) diskoa Urrezko Diskoa izan zen Frantzian, 2013an.
Aurten, “Kontzertuan eta irekita” zikloa Katedralaren Elizpetik aterako da, Santa Maria plazan herritar guztiei eskaintzeko. Hiru kontzertu izango dira uztailean (25ean eta 26an) eta abuztuan (2an), 19:30ean hasita.
Uztailaren 25ean, ostirala, Iparraldeko Anne Etchegoyen kantari ospetsuaz gozatzeko aukera izango dugu, eta harekin batera arituko da Baionako Aizkoa abesbatza. Taldearen “Les Voix Basques” (Euskal ahotsak) diskoa Urrezko Diskoa izan zen Frantzian, 2013an.
Oraingo honetan, “Festa” albumeko abestiak interpretatuko dituzte. 2023ko azaroan argitaratu zuten albuma, konfinamenduko hilabetetan sortua, Euskal Herriko jai herrikoien ezaugarri diren komunitate-espiritua eta ospakizun kolektiboa berreskuratzeko premiarekin. Errepertorioak gitarra akustikoak eta moldaketa dotoreak ditu, eta abesti herrikoien bertsioak tartekatzen dira Niko Etxart, Erramun Martikorena, Pier-Pol Berzaitz, Alma Loca talde gipsy-latinoa eta Cali kantari kataluniarra bezalako artisten kolaborazioarekin. “Festa” lanak jaia elkarbizitzarako gune bihurtzeko gaitasuna du, eta fedea, itxaropena eta bertakoa izatea bezalako gai unibertsalak jorratzen ditu. Artistak adierazitako moduan, “festarik gabe zerbait falta zaigu, oreka falta zaigu”.
2024ko uztailean, Etchegoyenek “Festa” lanaren bertsio berri bat argitaratu zuen Gozategi taldearekin batera, gaiari energia erritmikoagoa eta jai-giro handiagokoa emanez, eta, horrela, batasunaren, partekaturiko gozamenaren eta obra osoa zeharkatzen duen kultura-bizitasunaren mezua indartuz.
Uztailaren 26an, larunbata, Cadizko Miguelichi Lópezen kontzertua izango dugu. Hain zuzen ere, hainbat musikarirekin batera, “Salvaje” albumeko abestiak joko ditu, aurten argitaratutako jatorrizko kantuen lehen albuma. Flamenkoa, soula eta egile-abestia lan gordin, zuzen eta zintzo batean batzen dira, independentziari balioa emanez printzipio estetiko eta funtsezko gisa.
Aurretik, Miguelichi Lópezek “A Tempo” bertsio-diskoa argitaratu zuen 2021ean, eta La Voz (2020) eta Talent (2024) telebista-programetan parte hartu zuen.
Zikloa abuztuaren 2an, larunbata, itxiko da, Sole Gimenezen kontzertuarekin. Artistak “¡Celebración!” izeneko lan diskografiko berria aurkeztuko du zuzenean, sentsibilitate, dotorezia eta benetakotasunarekin eraikitako berrogei urteko ibilbidea ospatzeko. Proiektua CD bikoitz batean gauzatu da, eta errepertorioko funtsezko 20 abesti biltzen ditu, zortzi musikarik osatutako banda batekin batera zuzenean interpretatuta.
Kontzertuan karreraren une handiak jasotzen dituen ibilbidea eskainiko da: Presuntos Implicadoseko abeslari gisa hasi zenetik (Espainiako musika herrikoiaren bilakaera ulertzeko funtsezko taldea), bakarlari izan arte, estilo propioa, sofistikatua eta hurbila landuz. “Mil mariposas”, “Ramito de violetas”, “Alma de blues”, “Mi pequeño tesoro” edo “Cómo hemos cambiado” bezalako abestiak ñabardura berriekin interpretatuko dira, eta herritarrek aukera izango dute haiekin beste argi batetik, argi helduago, lasaiago eta biziago batetik topo egiteko.
“Kontzertuan eta irekita” zikloko hiru kontzertuek Arabako Foru Aldundiaren (Turismo Saila), Gasteizko Udalaren eta VITAL Fundazioaren lankidetza dute, eta Jazzargia Elkarteak ere parte hartuko du.