2025eko uztailaren 20an, igandea, 19.00etan, Santa Maria Katedralean
Gonbidapenak uztailaren 11tik aurrera jaso ahal izango dira Katedralaren Bisitarien Zentroan
Ez dago gonbidapen gehiago
Lehen musika-hitzordua uztailaren 20an, igandea, izango da, 19:00etan, Santa Maria Katedralaren nabean. Nazioartean izen handia duten bi musikari gasteiztar izango dira protagonista: Carlos Mena kontratenorra eta Daniel Oyarzabal organo-jotzailea, eta haiekin batera, KUP Taldea abesbatza eta hainbat instrumentista arituko dira.
Carlos Menak zuzenduta eta “Santa María Splendens izenburuarekin, honako hauek bezalako obrak interpretatuko dituzte: Scarlattiren “Stabat Mater”, Listzen “Ave María” eta Perotin edo Tomas Luis de Victoria bezalako konpositoreen andre Mariari buruzko obrak.
Gonbidapenak uztailaren 11tik aurrera jaso ahal izango dira Santa Maria Katedrala Fundazioaren bisitarien zentroan, Santa Maria kantoiko 3an, 10:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu.