Gaurkotasuna

Jarduerak

25/07/2025

[25. urteurrenaren kontzertua]: Anne Etchegoyen

2025eko uztailaren 25ean, ostirala, 19.30ean, Santa Maria Plaza

Jende guztientzat irekia

Uztailaren 25ean, ostirala, Iparraldeko Anne Etchegoyen kantari ospetsuaz gozatzeko aukera izango dugu, eta harekin batera arituko da Baionako Aizkoa abesbatza. Taldearen “Les Voix Basques” (Euskal ahotsak) diskoa Urrezko Diskoa izan zen Frantzian, 2013an. 

Oraingo honetan, “Festa” albumeko abestiak interpretatuko dituzte. 2023ko azaroan argitaratu zuten albuma, konfinamenduko hilabetetan sortua, Euskal Herriko jai herrikoien ezaugarri diren komunitate-espiritua eta ospakizun kolektiboa berreskuratzeko premiarekin. Errepertorioak gitarra akustikoak eta moldaketa dotoreak ditu, eta abesti herrikoien bertsioak tartekatzen dira Niko Etxart, Erramun Martikorena, Pier-Pol Berzaitz, Alma Loca talde gipsy-latinoa eta Cali kantari kataluniarra bezalako artisten kolaborazioarekin. “Festa” lanak jaia elkarbizitzarako gune bihurtzeko gaitasuna du, eta fedea, itxaropena eta bertakoa izatea bezalako gai unibertsalak jorratzen ditu. Artistak adierazitako moduan, “festarik gabe zerbait falta zaigu, oreka falta zaigu”. 

2024ko uztailean, Etchegoyenek “Festa” lanaren bertsio berri bat argitaratu zuen Gozategi taldearekin batera, gaiari energia erritmikoagoa eta jai-giro handiagokoa emanez, eta, horrela, batasunaren, partekaturiko gozamenaren eta obra osoa zeharkatzen duen kultura-bizitasunaren mezua indartuz. 

“Kontzertuan eta irekita” zikloko hiru kontzertuek Arabako Foru Aldundiaren (Turismo Saila), Gasteizko Udalaren eta VITAL Fundazioaren lankidetza dute, eta Jazzargia Elkarteak  ere parte hartuko du.