Hilabete hauek oso bereziak izaten ari dira guretzat. Fundazioaren 25 urteko ibilbidean zehar talde handi batekin lan egin dugu, Santa Maria Gasteizko ondare, kultura eta turismo erreferente handia izan dadin -erlijio izaera galdu gabe-, jarraitu beharreko eredu bihurtu den zaharberritze prozesu bati esker.
Uztailean eta abuztuan, Santa Mariak eta katedralaren kanpoaldeek hainbat kontzertu hartu dituzte eta herritar guztiei eskerrak eman nahi izan genizkien “Obretan eta irekita” proiektua arrakastatsua izan dadin egindako ekarpenagatik. Ziur gaude proiektu horrek aurrera egingo duela etorkizunean ere. Horrela, Carlos Mena kontratenorraren eta Daniel Oyarzabal organistaren gaualdiak barnealdean (uztailak 20) eta “Kontzertuan eta irekita” Santa Maria plazako kontzertuak dira eskerrak emateko modurik onena.
Musika, genero guztietan, gure agenda kulturalaren parte da, eta oraingo honetan “Kontzertuan eta irekita” elizpetik ateratzea nahi izan genuen, mundu guztiari zabaltzeko. Entzuleek oso modu positiboan erantzun zuten plaza betez eta Anne Etchegoyenek eta Baionako Aizkoa abesbatzak (uztailak 25), Miguelichi Lópezek (uztailak 26) eta Sole Gimenezek (abuztuak 2) eskainitako gaualdiez gozatu zuten.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik, etorkizun handia duen proiektu ilusionagarri batekin jarraitzeko balio digulako.