Gaurkotasuna

Jarduerak

02/10/2025

Andre Maria Zuriaren Kofradiak ''Ecos de la Luz'' kontzertua aurkeztuko du Santa Marian

Fundatzaileen Zirkuluko bazkideek sarrerak erreserbatzeko aukera dute (eskaeraren arabera) 945 255 135 telefonora deituta irailaren 25a baino lehen.

Gasteizko Udal Musika Bandak eta Manuel Iradier Abesbatzak euren musika eta ahotsak batuko dituzte “Ecos de luz / Argi-Oihartzunak” Farolen Museoaren 25. urteurrena ospatzeko Santa Maria Katedralak hartuko duen kontzertuan.

Oraingoan bi saio izango dira, urriaren 2an eta 3an, 19:30etan, errepertorio berarekin. Johan de Meij, Vangelis, Guridi, Aramburu eta Jenkinsen abestiak entzungo dira. Egitarauan Udal Bandak lehen aldiz interpretatuko duen Tomas San Miguel gasteiztarraren “Olatuak” lana nabarmentzen da.

Gonbidapenak irailaren 22tik aurrera egongo dira eskuragarri kofradiakideentzat Farolen Museoan (Zapatari kalea, 35) eta 29tik aurrera publiko  orokorrarentzat.