[Azken gonbidapenak: Urriak 9, osteguna, Bisitarien Zentroan, Santa Maria Kantoia 3, 10.00etatik aurrera]
Katedralean izango da urrian Gasteizen egingo den Aitzina Folk Jaialdi Solidarioaren aurkezpenaren musika-hitzordua. Oraingo honetan, Ziza Folks-en musikaz gozatzeko aukera izango dugu.
Kontzertua larunbat honetan, urriaren 11n, izango da, 19:00etan, katedraleko elizpean. Folk sustraietan erabat inspiratzen den hari hirukote gazteak bere doinu alaiekin kutsatuko gaitu. Haren musikan eskoziar, irlandar, bretoi, euskaldun eta gaztelaniazko folk zelta aurki dezakegunez, ipuin herrikoien eta naturaren erritmoen herentzia kultural aberatsa oroituko dugu.
2013an hasi zenetik, Aitzina Folk Jaialdi Solidarioaren helburua izan da folk eta kultura tradizionala zabaltzea, musika, dantza eta tailerren bidez, eta, aldi berean, gaixotasun arraro bat, ataxia telangiectasia, ikertzeko borrokan laguntzea. Euskadin gaixotasun hori dute 3 pertsonak eta Estatuan 40 inguruk.