Gaurkotasuna

Jarduerak

Gure Santa Maria Katedrala urte askotan egon da "patxutxa", baina aditu-talde bati esker, katedral osasuntsua da gaur egun, eta bisitari asko hartzen ditu egunero, bere historia kontatzeko.

Baina mundu guztiak ez daki Pilares doktoreak sendatzeko dagoen medikuntzarik onenaren dosi on bat ematen diola egunero: barreak.

Anima zaitezte Pilares doktorearen bisita dibertigarri honetara, katedralaren eta gure hiriaren historia ikastera. Erreserba egin eta irribarrerik onena ekarri besterik ez duzu egin behar.