Santa Maria Katedrala Fundazioak, 25. urteurrenean, bost ikus-entzunezko aurkeztu ditu hiru dimentsioko laser eskaneaketaren bidez katedrala inoiz ikusi ez den moduan erakusteko.
Katedralaren barrualdeko eta kanpoaldeko hiru dimentsioko eskaneaketaren bidez, irudi errealak eta eredu birtualak uztartzen dituzten animazio ikusgarriak egin daitezke, monumentuak egituraren aldetik duen konplexutasun osoa islatzeko. Animazio horiek oso garrantzitsuak dira bide horien ekoizpenean, Gasteizko Santa Maria Katedrala zaharberritzeko 25 urteko lanak erakusten baitituzte.
Gainera, Jon Lasa eta Leandro Camararen hitzaldiak izango dira, Fundazioaren gerentea eta arkitektoarenak, hurrenez hurren, eta, baita Txus Pavonenak ere, bisita-taldeen koordinatzailearenak. Hain zuzen ere, “Ikusi beharreko katedrala” ekimenaren barruko espazioak aurkeztuko dituzte, “Obretan eta irekita” edo Ken Follett idazle britainiarrak katedralarekin duen lotura azpimarratuz.
Ikus-entzunezko 5 lan horiek sare sozialetan zabalduko dira, katedrala herritar guztiek ezagutu dezaten, eta turismoa sustatzeko baliabide gisa erabiliko dira, ingelesezko, frantsesezko, alemanezko eta italierazko azpitituluekin. Halaber, Fundazioak YouTuben duen kanalean eskuratu ahal izango dira.
Ikus-entzunezkoak Arabako Foru Aldundiak finantzatu ditu, Turismo Sailaren bitartez, eta Winwin audiovisual enpresak egin ditu, TVEko La 2 kateko “Los pilares del tiempo” ondare-programa ospetsuaren egileak.