“Batzen duen argia” lelopean, hil honen 6tik 8ra UMBRA Light Festivalen edizio berria egingo da.
Ekitaldi honek hiriko argi-artearen proposamen interesgarriak eta askotarikoak ekarriko ditu Gasteizera. Katedralak berriro bat egingo du ekimenarekin, eta instalazio horietako bat hartuko du, zehazki, Guillaume Marmin artista bisual frantsesaren “1.3 Seconde” instalazioa.