Gaurkotasuna

Jarduerak

09/05/2026

Ahotsak elizpean 2026

Hogei bat taldek hartuko dute parte maiatzeko ostiral guztietan izango diren bost kontzertutan, maiatzaren 8an hasita. Ekainaren 5ean, zikloari itxiera emango dion azken musika-emanaldia izango da

Gasteizen, 2026ko maiatzaren 4an.- Abesbatza-musika izango da Gasteizko Santa Maria Katedralean Ahotsak Elizpean ekimenari esker; hau da, maiatzean eta ekainean itzultzen den zikloa. Oraingo honetan, Santa Marian Lurraldeko hogei bat talderen emanaldia eskainiko da bost musika-ekitalditan. 

12. edizioa maiatzaren 8an hasiko da Mairu Abesbatza, Nurat Gazte Abesbatza, Manuel Iradier Abesbatza eta Lûmina Taldearekin. Handik astebetera, maiatzaren 15ean, Erribera Beitia, Kataliturri Abesbatza, Dultzinea Abesbatza eta Badaya Abesbatzaren txanda izango da.

Zikloak maiatzaren 22an jarraituko du Enol Abesbatza, Florida Abesbatza, Zurbano Abesbatza eta Gurasoak Abesbatzarekin. Eta, maiatza amaitzeko, 29an, Urkanta Abesbatza, Tantak Abestaldea, Vicente García Abesbatza eta Ahots Argiak Abesbatza bilduko dira.

Ekainean, berriz, Ahotsak Elizpean 5ean itzuliko da Gasteizko Lagunak Abesbatza, Izartza Abesbatza, Bi-Hotsak Abesbatza eta Canta Cantorum Abesbatzaren emanaldiekin. Talde horiek itxiko dute kontzertuen ziklo hori. Oro har, Lurraldeko kultur agendan finkatuta dagoen programa osatzen dute, eta urtetik urtera publikoaren onarpen handia lortzen du, gainera. 

Musika-zikloa Santa Maria Katedrala Fundazioak bultzatzen du Arabako Abesbatzen Federazioarekin batera, eta Laboral Kutxak babesten du. Edizio bakoitzean, eta egungoa 12.ena da, publikoak Lurraldeko abesbatza helduen ahotsez eta musikaz gozatzeko aukera du; gainera, musika koralaren adierazpen guztiak ezagutzera ematen dituzte eta garai, erregistro, egile eta herrialde ezberdinetako abestiak ere bai. Eta hori ingurune paregabe batean egiten dute, argiaren elizpean, emanaldiez modu berezian gozatzera gonbidatzen baitu. 


Sarrerak

Kontzertuetarako sarrera doako da, baina aurrez gonbidapenak hartu beharko dira Bisitarien Zentroan (Santa Maria Kantoia, 3). Pertsona bakoitzeko bi gonbidapen banatuko dira. 

Musika-ekitaldiaren asteko astelehen eta asteartetan, Fundatzaileen Zirkuluko kideen eskura jarriko dira gonbidapenak. Bestalde, herritarrek, oro har, kontzertuaren asteko asteazkenetik aurrera jaso ahal izango dituzte gonbidapenak. 

Musika-hitzordu guztiak maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an eta ekainaren 5ean izango dira, eta 19:45ean hasiko dira Katedralaren elizpean.