Gonbidapenak Bisitarien Zentroan (Santa Maria kantoia 3). Maiatzak 6tik aurrera.
Ahotsak elizpean Santa Maria Katedrala Fundazioaren eta Arabako Abesbatzen Federazioaren ekimena da, Laboral Kutxaren babesarekin
Kontzertuetarako sarrera doako da, baina aurrez gonbidapenak hartu beharko dira Bisitarien Zentroan (Santa Maria Kantoia, 3). Pertsona bakoitzeko bi gonbidapen banatuko dira.
Musika-ekitaldiaren asteko astelehen eta asteartetan, Fundatzaileen Zirkuluko kideen eskura jarriko dira gonbidapenak. Bestalde, herritarrek, oro har, kontzertuaren asteko asteazkenetik aurrera jaso ahal izango dituzte gonbidapenak.
Musika-hitzordu guztiak maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an eta ekainaren 5ean izango dira, eta 19:45ean hasiko dira Katedralaren elizpean.