Poetak maiatzean ekimena maiatzaren 3tik 30era bitarte izango da aurten. Egun horietan, poesia izango da Gasteizko eta Arabako hainbat herritako literatura- eta kultura-agendako genero protagonista.
Besteak beste, errezitaldiak, topaketak, aurkezpenak, dantza eta kontzertuak eskainiko dira lurraldean zehar. Jaialdiaren egoitzetako bat, beste behin ere, gure katedrala izango da.
Oraingo honetan, Nazioarteko Poesia Jaialdiaren XIV. edizioan, Santa Maria aintzat hartu dute “100 poetaren topaketarako”; bertan bilduko dira munduko leku ezberdinetatik etorritako poetak errezitaldia eskaintzeko.
Modu horretan, poesia idazteko modu desberdinak ezagutzeko eta sortu zituztenen jatorrizko ahotsez gozatzeko aukera eskainiko da.