Santa Marian eskainiko da urriaren 1ean eta 2an, 19:30ean, “La música del silencio / Isiltasunaren musika” kontzertua, Andre Maria Zuriaren Kofradiak Gasteizko Udal Musika Bandarekin batera antolatua.
Gonbidapenak irailaren 28tik aurrera jaso ahal izango dira, 11:00etatik 13:00era. Kofradiakideek Farolen Museoan hartu ahal izango dituzte, eta herritarrek oro har Musika Etxean.
Luis Orduñaren zuzendaritzapean eta Manuel Iradier Abesbatzaren parte-hartzearekin, bi musika-hitzorduetan honako hauek oroimenaren, bakearen eta nor bere baitan biltzearen inguruan egindako obrez gozatu ahal izango da: David Maslanka, Bert Appermont, Karl Jenkins, Tomas San Miguel eta Luis Aramburu.
Unerik aipagarrienetako bat Tomas San Miguelen “Iluminatio. Virgen Blanca/Madre del silencio” obraren zati baten erabateko estreinaldia izango da, Ama Birjinari eskainia. Lan hori programan sartzea bereziki esanguratsua da, Gasteizko patroiarekin eta Kofradiarekin zuzeneko lotura izateagatik.
Errepertorioa, honako hauekin osatuko da: David Maslankaren “Requiem”; Bert Appermonten “In memoriam”; Karl Jenkinsen “Better is Peace”, “Gizon armatua, bakearen aldeko meza” lanekoa; eta Luis Arambururen “Plegaria”.