Nazioartean ospe handia duen musikariak Manuel de Falla maisuaren piezekin osatutako programa eskainiko du.
Musika-emanaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko irailaren 28an.- Musikaz beteriko astea bizi ahal izango da aste honetan, Gasteizko Santa Maria Katedralean. Nabe nagusian, datorren igandean, urriaren 4an, Jose Luis Nieto Cadizko piano-jotzaile ospetsuaren errezitaldia eskainiko da.
Manuel de Falla maisuaren musikari eskainitako emanaldia izango da, hura ere Cadizkoa, jotzaile ezaguna bezala; Nietok hainbat pieza egokitu ditu pianoan interpretatzeko. Programa maisu andaluziarraren hiru lan ezagunenek osatzen dute; hala nola, “El sombrero de tres picos”, “El amor brujo” eta “Fantasía Bética”. Kontzertua 19:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
Jose Luis Nieto belaunaldi berriko piano-jotzaile espainiar nabarmenetakoa da. Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Moskuko Tchaikowsky Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta pianoa jotzen eta konposatuz birtuosoa dela esaten dute, nazioarteko kontzertista bezala erreferente handienetako bat izatearekin batera.
Orain arte bederatzi disko argitaratu ditu; era berean, pianorako musika, ganbera-musika eta musika sinfonikoa konposatu ditu; liburuak argitaratzeaz gain, 200 hitzaldi baino gehiago eman ditu herrialde gaztelaniadunetako unibertsitateetan; bira ugari egin ditu kontinente amerikarrean, Europan eta Ekialdean, besteak beste; eta hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu.