Gaurkotasuna

Jarduerak

17/10/2026

Aitzina Folk jaialdia: Maruja Limón

Urriaren 17an, larunbata, 19:30ean, Aitzina Folk Jaialdi Solidarioaren aurkezpen-kontzertua egingo da Katedralean; aurtengoa XIV. edizioa izango da

Ekitaldi ugari jaso dira Jaialdiaren kartelean, tartean hamabost kontzertu eta tailer baino gehiago urriaren 17tik azaroaren 29ra bitartean, Gasteizko hainbat kokagunetan. Musika-emanaldiei dagokienez, Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko taldeek folkak mugarik ez duela eta adin guztietako pertsonek gozatzeko moduko musika dela erakutsiko diete herritarrei.

Aitzina Folk Gasteizen egiten da 2013az geroztik, eta helburuetako bat da, batetik, folka eta kultura tradizionala zabaltzea, musikaren, dantzaren eta tailerren bidez; eta, bestetik, ataxia telangiektasia izeneko gaixotasun arraro bat ikertzeko borroka bultzatzea.

Jaialdiko kontzertuetarako sarrerak helbide honetan eskura daitezke: https://aitzinafolk.org/

Fundatzaileen Zirkuluko bazkideek beren gonbidapenak lortzeko 945255135 telefonora deitu behar dute urriaren 15a baino lehen.