Berrikuntza

Berrikuntza gaur egun

Gaur egun, Santa Maria Katedrala Fundazioa ikerketako eta berrikuntzako hainbat proiektu espezifikotan parte hartzen ari da. Zehazki, honako hauek nabarmentzen ditugu:

+ Puerto Ricoko San Juan Zaharreko San Jose elizan mugako bilakaera-egoeren teorian oinarritutako egiturazko analisiko aplikazio baten ezarpena

+”Sandstone Heritage Documentation Software” programa informatikoaren garapena Compostelako Loriaren Elizpearen zaharberritze-lanaren dokumentazioan

+ NANO-CATHEDRAL proiektuan parte hartzea, Koloniako, Vienako, Ganteko eta Pisako katedralekin batera (baita Osloko Operaren eraikina ere). Proiektu horrek Europar Batasunaren finantzazioa dauka, Horizon 2020 programaren bitartez, eta monumentu-eraikinetan, katedraletan eta balio handiko arkitektura garaikidean hondatutako harriak kontserbatzeko nano-material, teknologia eta prozedura berriak garatzen ditu.

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago