Gaurkotasuna

Jarduerak

29/07/2023

[Kontzertua]: Caco Senante

Uztailak 29, larunbata, 19:30etan

www.kontzertuanetairekita.eus

Kanarietako Kantu Berriaren bultzatzaile eta kantu politikotik poemen egokitzapenera eta ondoren saltsa eta bolerora igaro den musika ibilbide luzearekin, Senantek bere kantu berri eta arrakastatsuak biltzen dituen “Íntimamente...” ikuskizuna ekarriko du Gasteizera.

Gainera, kantautore kanariarrak omenaldi txiki bat egingo dio 2022ko “Kontzertuan eta irekita” ekimenean eszenatoki hori bera zapaldu zuen Pablo Milanes kideari. Elkarrekin eman zuten ikuskizuna hunkigarria izan zen. Horregatik, eta musikari kanariarrak berak eskatuta, Pablo Milanesen irudiari eskainita egongo da 2023ko “Kontzertuan eta irekita” ekimenaren itxiera.