Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

07/05/2024

Musika koraleko kontzertuen ziklo berria eskainiko da Santa Maria Katedralean, hamargarren urteurrenean

2024ko edizio honetan, 20 taldek hartuko dute parte guztira, 5 kontzertutan, eta kontzertuak maiatzeko ostiral guztietan izango dira, maiatzaren 10etik hasita. Ekainaren 14an, azken kontzertua eskainiko da.

Prentsa-oharrak

06/11/2023

Katedraleko nekropolia, “cum laude” tesi baterako oinarria

Santa Maria Katedralaren zaharberritze-lanak hainbat doktorego-tesi egiteko oinarri izan dira. Hilabete honetan iritsi da azkena Fundaziora, Nerea García Ventadesen “Bizitza eta heriotza Gasteizen, XII. mendetik XVIII. mendera. Santa Maria tenpluko nekropoliaren azterketa bioantropologiatik, paleopatologiatik eta paleo-genetikatik”.

Prentsa-oharrak

04/11/2023

Datozen kontzertuetarko gonbidapenak

Urriaren 16ko 10:00etatik aurrera gonbidapenak eskuragarri

Prentsa-oharrak

12/06/2023

“Kontzertuan eta irekita” ekimenak gospel musikaz, sehaska kantaz eta Garcia Lorca eta Pablo Milanes oroituz beteko du Santa Maria Katedralaren Elizpea

Berrikuntza gisa, aurten lau kontzertuak uztaileko bi asteburutan elkartuko dira, eta emanaldien ordua 19:30era aurreratuko da

Prentsa-oharrak

27/03/2023

Santa Maria Katedrala Fundazioak “Kutxi 103” eraikina zaharberritu du kultura-jardueretarako balio anitzeko gune gisa

Hirigintza arloko esku-hartzeari esker, narriadura-egoera nabarmenean zegoen eraikina erabilera anitzeko espazio bihurtu da, eta horrek alde zaharreko kalerik enblematikoenetako bat biziberritzen lagunduko du.

Hurbil dagoen Katedraleko aterpetxearen jarduera osagarriak hartuko ditu, Arabako Foru Aldundiak sustatutako Gazterock edo Zineleku gazte udalekuak, edo Gasteizko Udalarekin lankidetzan antolatutako eskola-umeentzako dibulgazio-tailerrak, besteak beste

Prentsa-oharrak

17/03/2023

Santa Maria Katedrala Fundazioak Katedralaren ondare artistikoa ezagutzera emango du “Altxor Bizia” proiektuaren bidez

Proiektuak material eta jarduera hauek ditu: bisita artistiko berri bat, aurkezpen bideo bat, dibulgazio liburuxka bat eta arteari buruzko atal espezifiko bat Fundazioaren webgunean.

Prentsa-oharrak

03/09/2022

[Zinema elizpean]: Dios mio, los niños han vuelto

Larunbat honetan, irailak 3, familia osoarentzako film batekin gozatuko dugu: 'Dios mio, los niños han vuelto'. Hurbil zaitez 21:00etan Santa Maria Katedralera. SARRERA DOAN

Euria arituz gero, proiekzioa elizpearen barrualdera eramango da

Prentsa-oharrak

18/08/2022

Vitoria-Gasteizko naziarteko XV. musika jaialdia

Luis Aramburu Eskolarekin eta Fundación Vital Fundazioarekin batera antolatuta. 

Prentsa-oharrak

21/06/2022

DATA ALDAKETA: [Tomás Merlo y Jorge Castañeda]

"Kontzertuan eta Irekita" zikloen antolaketarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Tomas Merlo eta Jorge Castañedaren kontzertuaren data irailaren 10era  20: 30etara aldatu behar izan dugu.