Santa Maria katedralean sartzea esperientzia desberdin bat hastea da. Gasteizko herrixkaren jatorriak eta historia argitzen dituen 800 urtetik gorako eraikin bat ezagutu ahal izango duzu hemen.
Hilabete hauek oso bereziak izaten ari dira guretzat. Fundazioaren 25 urteko ibilbidean zehar talde handi batekin lan egin dugu, Santa Maria Gasteizko ondare, kultura eta turismo erreferente handia izan dadin -erlijio izaera galdu gabe-, jarraitu beharreko eredu bihurtu den zaharberritze prozesu bati esker.
Santa Maria Katedrala Fundazioak, 25. urteurrenean, bost ikus-entzunezko aurkeztu ditu hiru dimentsioko laser eskaneaketaren bidez katedrala inoiz ikusi ez den moduan erakusteko.