Arakatu katedrala

Katedrala eta harresiaren bisita

Hiriaren ondare-baliabiderik garrantzitsuenetako batekin gozatzeko aukera ematen duen proposamena da. Katedralaren barruan jatorrizko harresiaren arrastoak daude, eta katedralaren bisitan egiten den ibilbideaz gain, proposamen honetan Gasteizko herrixka inguratu zuen lehen harresiaren eraikuntza-ezaugarriei buruz sakontzeko aukera ematen da. Harresi-barruko eremu zaharrean barrena ibiltzean, lorategi botaniko ikusgarri bat miretsi ahal izango da.