Arakatu katedrala

Zerbitzu Karta

Santa Maria Katedrala Fundazioak Zerbitzu Karta bat gehitu du Katedraleko bisita gidatuen programara.

Zerbitzu kartak ematen ditugun zerbitzuak eta gure gain hartutako kalitate konpromisoak herritarrei jakinarazteko agiriak dira. Era berean, ziurtatzeko konpromiso hauek betetzen ditugula, urtean behin konpromiso bakoitzaren adierazle zehatzak argitaratzen ditugu.

Zerbitzu Karta honetan azaldutako konpromisoak osorik edo partzialki bete ezin badira zerbitzu barneko edo kanpoko arrazoiengatik, Santa Maria Fundazioak egoera hori zuzenduko du eta ez ditu kaltetuko zerbitzuaren erabiltzaileak.

Kartan zenbait adierazle ezarri dira konpromisoak betetzen direla egiaztatzeko. Urtean behin konpromisoen jarraipena argitaratuko dugu hemen.

Dokumentuak