Ondarea zaharberritzea

Estalkien konponketa. (1997)

Estalkiak konpontzeko prozesuaren barruan lehenengo obra 1997an abiarazi zen, Plan Zuzendaria oraindik idazten ari zirela. Estalkiak oso hondatuta zauden une horretan, hain zuzen ere Katedralaren barrualdean "euria" egin ere egiten baitzuen itaxurretatik gangen barrunbeetara ura pilatu eta bertatik iragazten zenean.


Konponketaren barruan hiru lan nagusi hauek burutu ziren: estalki zentraleko zertxetako kakoetan egindako prebentzio-lana, gaizki bermatutako puntu batzuetan zurkaiztuta; teilatu-bizkarren eta kanalen konponketa eta teilaberritzea, aldi berean hegalean segurtasun-soka bat jarriz, aurrerantzean eta maiztasunez egin diren mantentze-lanak egin ahal izateko; eta, euri-ura bideratu eta kanporatzeko sistema aldatzea, ura Katedraletik estolda-sistema publikorantz eramateko.


1997cubiertas
Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago