Ondarea zaharberritzea

Elizpeko estalkia (2016-2017)

Estalki berri bat egin da Katedralaren elizpearen gainean, eraikuntzari eta funtzionaltasunari begira ipar-habearekin lotua, katedralaren ipar-horman zehar hedatzen den errondaren pasabide historiko osoan ibiltzeko aukera emateko, elizpearen gaineko erakusketa-areto berri batekin konektatzeko eta, bertatik, era berean, dorrera igotzeko.


Obra egiteko, egiturazko elementu historikoak baliatu dira, elizpeko gangen gaineko aretoa erabiltzeko aukera ematen duen kokapen berri batean ipiniz. Aretoa, bere aldetik, egurrezko forjatu berri batekin osatu da, gangetako parpain-arkuetan oinarrituta. Haritz-egur zerradunezko edo ijeztu-itsatsizko elementu berriak erantsi dira euskarri gisa eta jatorrizko egituraren trabaketa-habe gisa, eta gapirio-sistema berri batekin, isolamendu-taula bikoitz batekin eta zeramikazko teilaz egindako teilatuarekin osatu da, ura kanporatzeko kobrezko erreten-sistemekin hornituta.


Barrualdean, irabazitako eremu berrian arrapala-pasabide bat dago, ipar-patioan kokatutako igogailuarekin konektatzen duena, eta, horrela, kaletik kanpandorrera irisgarria den ibilbidea ezarri da azkenik. Arrapalaren kokagunea ipar-errondaren pasabidearen jarraipena da, eta biak kanporantz itxi dira brontzezko metal-arotzeria baten gaineko beirate handi baten bidez. Horri esker, ibilbide paisajistiko bat egin daiteke, Erdi Aroan hiria inguratzeko aukera ematen zuen antzinako adarbea gogora ekarriz.


Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago