Ondarea zaharberritzea

Ehorzte-kripta. (2006-2009)

Zimenduak konpontzeko eta Katedralaren zoladura leheneratzeko lanekin batera, Kristo Santuaren kaperaren azpiko kripta Gasteizko elizbarrutiko ehorzte-panteoi izateko egokitze-lanak egin ziren. Lan horien barruan, harmailadi bat egin zen sarbide moduan, 2002-2004 urteetako indusketa arkeologikoak egin arte ezezaguna zen sarrera-galeriara iristeko, baita Kaperaren azpian ziur asko Kaperaren fundatzaileek beraiek ehorzte-eremu gisa erabili zuten eremura iristeko ere. Hain zuzen ere, orain arte hil diren (6) eta etorkizunean hilko diren apezpiku gasteiztarren gorpuzkiak gordeko dituzten bederatzi sarkofagoentzako lekua duen brontzezko ehorzte-ganbera bat ezarri da eremu horretan.

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago